Enpresa, ekitaldi eta kongresuetarako fotomatoia

Publizitatea sortzeko gaitasun handia. Logotipoa duten argazki pertsonalizatuak. Zabaldu markaren eragina eta bultzatu zure negozioa sare sozialetan argazkiak partekatuz.

Enpresa, ekitaldi eta kongresuetarako fotomatoia biralitate-ahalmen handia duen elementu bat da sare sozialetan, eta marka edo enpresaren irudia sustatzea ahalbidetzen du.

Nire markarako onurak

LeClic Fotomatóneko fotomatoia marketin-plataforma boteretsua da.

Argazkiak eta makina bera zure marka edo logotipoarekin pertsonalizatzeko aukera ematen duen tresna da.

Jendearen artean zabaltzea errazten du zure irudiarekin argazkiak partekatzeko aukera ematen baitu sare sozialen bitartez.

Gure zerbitzuek barne dutena

  • Réflex kamera eta sublimazio bidezko inprimaketa, kalitate onena emateko.
  • LeClic Fotomatóneko lankideak fotomatoiaren erabileran laguntzeko.
  • Argazkien aurreikustea, eta kopiak segundu gutxitan.
  • Hainbat tamainatako argazkiak: markoak, iragazkiak, kolorea eta sepia...
  • Sare sozialetan partekatzeko erraztasuna.

Eta gainera...

  • Fotomatoiaren eta argazkien pertsonalizazioa marka edo logotipoarekin.
  • Formatu ezberdinak aukeran. Filtroak, markoak, kolorea, sepia, ...
  • Olana-hondo inprimatua, photocall.
  • Gaikako atrezzo pertsonalizatuak.

Nola da kontua?

LeClic Fotomatóneko lankideak arduratzen dira fotomatoia adierazitako lekuan muntatzeaz. Hortik aurrera bertaratuak dira protagonistak, argazkiak etengabe eginez.

Kalitate fotografiko oneneko kopia mugagabeak. Bertaratzen direnek beren argazkiak eramango dituzte inprimatutako zure markarekin.

Behin ekitaldia amaituta, gordetako argazki digitalak ere entregatzen dira.

Zerbitzu profesional eta pertsonalizatua emango dizuegu.
Jar zaitezte gurekin harremanetan zuen beharren araberako aurrekontua eskatzeko. Konpromisorik gabe!